Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Enpresa-aholkularitza Erdialdeko Garapenerako Patzuergoan (garapenerako agentzia)

Informazioa, aholkularitza, zure negozio-ideia abian jartzeko laguntza behar duzu? Berritu edo zabaldu nahi duzu zure jarduera? Finkatu? Zure egitasmoaren bideragarritasuna aztertzeko laguntza behar duzu? Zure gaitasun ekintzaileak garatu nahi dituzu? Ez duzu zeure burua ikusten zuk bakarrik aurre egiteko araudia eta administrazio tramiteen azterketari? Ba al dakizu laguntzarik hartzeko aukerarik duzun?, Tramitatzeko laguntza behar duzu? Zure enpresa-egitasmoa finantzatu behar duzu?

  • Tafallako Udaletxean (3. solairuan): ostegunetan, 9:30 – 15:00 (hitzordua aurretik hartu).
  • Hitzordua eskatu telefonoz 948 740 739/ 619 102 447 (Olga Garcíaz galdetu), edo e-postan olga@navarramedia.org

Sustatzaileentzako arreta

Erdialdeko Garapenerako Patzuergoak, enplegu eta tokiko garapenerako agentziaren bitartez, enpresa berriak sortzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen du 1994 urtetik.

Erakundeak aholkularitza eta laguntza osoa eskaintzen die iniziatiba ekintzaile dituzten pertsona guztiei, enpresa-egitasmoak eskualdean sortzen eta finkatzen laguntzeko.

Garapen agentziatik arreta deszentralizatuaren aldeko apustua egiten da, eskualdeko pertsonek bere bizilekuko udalerrian arreta jaso dezaten.

Ekintzaileentzako arreta zerbitzua doakoa da eta abian jarritako enpresa-iniziatiba guztiei laguntzera zuzentzen da, esparru nagusia erakundeen esku-hartzea delarik.

Eskaintzen diren zerbitzuak honakoak dira:

  • Sentsibilizazio eta zabalpenerako ekintzak, ekintzaileen izaera sustatzeko.
  • Sustatzaileak hartu, jaso eta informatu.
  • Aholkularitza prozesua.
  • Laguntza jardueraren hastapenetan.
  • Arau eta tramitei buruzko aholkularitza.
  • Bideragarritasunaren azterketa bitartean akonpainamendua.
  • Argibideak eta tramitazioa laguntza eta diru-laguntzetan.

ARGIBIDE GEHIAGO BLOGEAN

Erdialdeko Garapenerako Patzuergoa “Navarra emprende” ekintzaileak laguntzen dituen Nafarroako Sareko 10 entitateetako bat da.

http://www.navarraemprende.com/

http://www.navarraemprende.com/entidades-de-apoyo

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento